XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hegazti batzuk, berriz, taldeka elkartuz, toki babesgarriagoetara abiatzen dira udazkenean milaka kilometro eginez.

Zergatik? Alde batetik hotzari ihes egiteko eta, bestetik, intsektuak ezkutatzean janaririk gabe geratzen direlako.

Joaten diren horietako batzuk hauek dira: usoak, antzarak, enarak, tortolak, zikoinak, etab...

Hauetatik zenbait eta zenbait ez dira toki epel horietara iristen, bidean ehiztariek tirokatzen dituztelako.

Baina denak ez dira joaten.

Adibidez, txolarrea eta hontza bertan geratzen dira negua ahal duten bezala pasatuz.

Nora joango ote dira goiko hegazti horiek? Zergatik doaz?.

Hauek ere, udaberria iristean, berriro lehengo tokietara etortzen dira.

Enarak, esate baterako, ez du ahazten lehen utzitako habia, eta habia berberera itzultzen da.

Arrain batzuk ere negua iristean ur epeletara joaten dira, taldeka bilduz.

Atuna, adibidez.